XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko bestak

Gure Eskual Herri guzia airean dugu.

Igande oroz, herri batean besta da.

Bainan oraiko bestek, lehenagokoek bezanbat kalda eta aipamen ba ote dute?.

Zorigaitzez ez dut uste.

Lehen; zerbait bazen herrian bestak izaitea, bainan orai? Deus kasik....

Xaharrek eta gure ait'amek oraino atxikitzen dute besten handitasuna eta ederra, bainan guretzat, zer balio dute?.

Ainbertze besta bada! Eta gu beti besta gose.

Bainan, zonbeit gogoeta egiten baditugu, zer erran nahi du, besta hitz horrek?.

Betidanik bestak izan dira.

Ez da dudarik, nolazpeit behar dugu libertitu, jostatu.

Bainan guk gaztek, badakiduguia bestaren egiten?.

Frangotan ez.

Biziki usu, bestak direlakoan gure gorputza uzten dugu bere nahiaren egiterat, ahantziz jende girela.

Hortakotz da hoinbertze itsuskeria egiten eta ikusten.

Zer erran nahi dut, aipatuz itsuskeria?.

Ez ote da zerbait, ikustea plazaren erdian, gazte bat edana eta ez dena gehiago bere buruaren jabe?.

Hori da besta? Sobera edanez, da besta egiten?.

Erraiten ahal dut; nahiz ez dutan, hemen, juje agertu nahi, holako gazteak, besta hitsak dituela joaiten.

Bestetan alegera behar da izan.

Bainan gazte edana ez ditake hala.

Egiazki ez ditut maite sobera laster xahartu gazteak, hogoi urte gabe mutxutuak, higatuak, hixtuak; nahiz beldur batek hartzen nu: ez ote naizan nihaur hoitarik?.

Gazte delarik behar da gazte izan.

Bainan hein batean.